Kemena tokiko energia-komunitate bat da. Gasteiz hiriko Legutioko Atea 31. eta 33. atarietan eta inguruko eremu mugakideetan bizi diren herritarrek osatzen dute. Energia berriztagarria guztiontzat eskuragarri izatea lortu dugu. Antolatu egin gara eta gure komunitate energetikoa sortu dugu. Egun geure elektrizitatea sortzen dugu. Ezagutu gure bidea eta animatu zaitez zu zeu ere bide bera egitera.
Nola lortu dugu gure
energia-komunitatea?
Horrela egin genuen gure energia komunitatea, urratsez urrats
Zergatik egin genuen gure Energia Komunitatea?
Energia-komunitateek energia kudeatzeko modu parte-hartzailea, berritzailea eta iraunkorra lortzea erdietsi dute. Horrek bide ematen du trantsizio energetikoan zeregin aktiboagoa izateko, baita energia-eraginkortasuna handitzeko ere. Orobat, ekimen honek herritarrei klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko aukera ematen die.
Nola lortu dugu pertsonak engaiatzea?
Ideia azaldu genuen Iparralde gizarte etxean egindako hainbat bileratan. Energia Komunitateen Kooperatiben Sarearekin koordinatu ginen. Sare horretako ordezkari batek gaia modu erraz, argi eta laburrean agertu zuen. Bilera horretatik abiatuta, bertaratutakoek euren lagun eta ezagunei pasatu zieten mezua.
Nola lortu dugu aholkularitza?
Energia-Komunitateen Kooperatiben Sareko bazkide egin ginen, eman beharreko urratsetan bidera gaitzaten. Gasteizko Energia Erkidegoarekin kolaboratzen hasi ginen eta udaleko OTC/EKB (Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa) erakundearekin harremanetan jarri ginen.
Nola lortu ditugu proiektu tekniko ezberdinak?
Zenbait ingeniaritzari gure teilaturako azterketa eta aurrekontua eskatu genien. Azterketa honekin, aurrekontu desberdinak eskatu genizkien sektoreko hainbat enpresari. Arlo honetan esperientzia zuten enpresak ziren.
Nola eskuratu dauden dirulaguntzen inguruko informazioa, EVE/EEEn, Gasteiz Udalean, DFA/AFAn?
Informazioa eskatu genien Energia Komunitateen Sareari, Gasteizko Energia Erkidegoari eta OTC/EKB Eraldaketa Komunitarioko Bulegoari. Beren webguneak bisitatu genituen une horretan indarrean zegoena jakiteko.
Nola aukeratu dugu gure proiektu teknikoa?
Pertsona kopurua, proiektu teknikoak eta diru-laguntzen baldintzak uztartuz, lehen prototipoa egin genuen.
Nola finantzatu gara?
Aukeratutako proiektuaren prototipoa eta aurrekontua oinarri hartuta, kide bakoitzari hainbat diru-ekarpen eskatu genizkion, gure Tokiko Energia Komunitatea TEK martxan jartzeko.
Nola eskatu ditugu diru-laguntzak?
Diru-laguntza bakoitzaren eskakizunak ikusita, beharrezko aldaketak egin genituen proiektuan, eskatutako dokumentazioa bildu eta dagokion hartzaileari bidali genion.
Zer da energia-
komunitate bat?
Energia-komunitate bat energia berriztagarria modu kolektiboan produzitzeko, kudeatzeko eta partekatzeko antolatzen den pertsona-talde bat da. Haren helburua da planetaren jasangarritasunari laguntzea, gure independentzia energetikoa handitzea eta, gainera, kostuak murriztea.
Horrez gain, energia-komunitateen sare baten parte izanik, ezagutzak, esperientziak eta baliabideak partekatu ditugu, eredu hori jende gehiagorengana iristeko.
Modu kolektiboan energia berriztagarria ekoizten, kontsumitzen eta kudeatzen duten pertsonen taldea da. Energia-komunitateen sareak antzeko proiektuak lotzen ditu, prozesua errazten du eta energia-eredu bidezkoagoa eta iraunkorragoa sustatzen du.
Araban sortu diren Energia Komunitateak lagundu asmoz sortu zen EKB Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa, Gasteizko Udalaren babespean eta Espainiako Gobernu nahiz Europako funtsek lagunduta. Aholku Zerbitzu ona ematen dute. Zulueta jauregian dago, Sendako ibilbidean.
Elektrizitate-kostuak murrizten ditugu, karbono-aztarna murrizten dugu eta komunitatea indartzen dugu energia partekatuaren bidez. Ezagutu nola autokontsumo kolektiboak bizi-kalitatea hobetzen duen, tokiko jasangarritasuna bultzatzen duen eta pertsonentzat zein planetarentzat benetako onurak sortzen dituen.
Panelek eguzki zuzenarekin bakarrik balio dute? Garestiegia da? Hemen, eguzki-energiari buruzko mitorik ohikoenak desmuntatzen ditugu, erabaki arduratsuak, argiak eta sinesmen faltsurik gabekoak hartzen laguntzeko
Gure esperientziatik lagunduko dizugu
Energia-komunitate bat sortzea konplexua izan daiteke, baina orientazio egokiarekin guztiz posible da.
Kemena Gasteiz komunitatean bide hori landu dugu, eta ikasi duguna partekatu nahi dugu, beste komunitate batzuek errazago eta modu eraginkorragoan lor dezaten. Gure izenak dioen bezala, “kemena” behar da; hau da, gogoz jarduteko indarra, proiektuan sinestea, ideiak argi izatea eta, behar den unean, erabakiak hartzea.
Jarri harremanetan Energia Komunitateen Sarearekin
Azkenean energia-komunitate bat sortzeko konbentzitu bazara, jarri harremanetan Energia Komunitateen Sarearekin. Han aurkituko dituzu babesa, baliabideak eta aholkularitza, zuen proiektua gauzatzeko.
-
- Posted by joncerezo86@gmail.com
-
- Posted by joncerezo86@gmail.com