Urte hasiera gogor batean, gero eta gehiago dira elkartasuna, maitasuna eta elkarlana zabaltzen dituzten esperientziak. Energia-komunitateak herritarrek osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak dira: energia garbia ekoitzi eta modu justu, orekatu eta demokratikoan banatzen dute, ez enpresa handien eta ez egitura publikoen menpe. Araban, 2026an, gutxienez 47 Energia-komunitate egongo dira autokontsumo-erregimenean, dela Gasteizen (14), dela lurralde historikoko udalerrietan (33). Herritarren ahalduntzearen adibide garbia, iraunkortasunaren alde. Artikulu osoa Alea-n irakur daiteke.