Back

Kemenaren lehen urtemuga urriaren 17an

2026ko urriaren 17an Zaramaga auzoko Kemena Energia Komunitateak bere lehen urteurrena ospatu zuen Iparralde Gizarte Etxean. Hamarnaka lagun bildu ziren festa giroan Iparralde Gizarte Etxeko Zuberoa plazaren inguruan mugarri hau behar bezala ospatzeko. Goizeko 11:00etan hasi zen festa eta arratsaldera arte luzatu zen. 11:30ean hitzaldi interesgarria egon zen Iparralden. Bertan, Kemenako kideez aparte, Rececoop erakundeko (Energia-Komunitateen Sarea) ordezkariak eta Karkarcar elkarteko —auto elektriko partekatua bultzatzen duen kooperatiba— arduradunak izan ziren mintzagai. 13:00etatik aurrera Ezberdinak txarangak auzoko bazterrak alaitu zituen. 14:30ak inguruan herri bazkari autogestionatua eta jasangarria izan zen Iparraldeko Sukaldeko tailerrean.

Gauza guztien gainetik, bertan bildutakoek Kemenak azken urte honetan eragozpenak gainditzeko erakutsi duen energia eta konplizitateak biltzeko azaldu duen gaitasuna azpimarratu zuten. Bereziki aipatu zuten Iparralde Gizarte Etxearen laguntza, Gaona, Aketegi, Akelarre eta Kuluska tabernen babesa, Fasprint inprimategiaren lankidetza, baita Euskadiko Kutxak eta Eroski saltokiak emandako kooperazioa ere.

Festa egun ederra eta lagun giroa nagusi izan ziren. Kemenako Artezkaritza Batzordeak honela laburbildu zuen eguna: “Kemenak eman digu indarra. Zabal dezagun Kemena. Egin dezagun indarra”.

Deja un comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This website stores cookies on your computer. Cookie Policy